MAMA ÁFRICA abestiaren estrenaldi mundiala aurkeztu nahi dizugu; ALBOAN GKEarekin batera, Amparo Sanchez-ek Kongora egin zuen bidaiatik jaiotako abestia, hain zuzen. Koltana eta beste mineral batzuk eskuratzeagatik Kongoko gerraren ondorioz emakumeek jasaten duten eskubideen urraketa eta bortizkeria ezagutzera eman nahi du kanta honek. Emakumeen poza, kuraia, borroka eta itxaropena ekartzen dizkigu abestiak, Amparok bertan aurkitu zuena.
ALBOAN GKEaren Gaztazkarik Gabeko Teknologia kanpainaren barruan kokatzen da egitasmoa, eta bideoklipa ikusi eta abestia deskargatzeagatik ateratako etekin guztiak emakume horien alde izango dira.
|